undefined

Gazte mailako taldeen ligak hastear daude

Gazte mailako taldeen ligak hastear daude

Ohorezko Mailakoak Mutilvera izango du aurrez aurre lehenengo jardunaldian, eta Nazio Ligakoak SD Deustoren aurka jokatuko du

Ohorezko Gazte Maila abian jarriko da datorren asteburuan. Estatu mailako Gazte futboleko kategoria nagusiaren II. Multzoan, denboraldi batetik bestera gertatzen denez, zenbait talde entzutetsuren zerrenda dago -besteak beste Real Sociedad, SD Eibar, Deportivo Alaves edo CA Osasuna-, eta horrek oso exijentzia maila altua eskatzen du. Athletic Clubeko Gazteak A taldeak, Imanol de la Sotak zuzenduta, 2019-20 denboraldian debut ofiziala egingo du UD Mutilveraren aurka datorren igandean, Nafarroako Mutilva herrian (18:00etan).

Gure taldeak balantze positiboa utzi du denboraldi-aurrean; hamaika lagunarteko jokatu ditu eta ez du partidurik galdu: Zortzi garaipen eta hiru berdinketa, 26 gol sartuz eta 8 jasoz. Halaber, udaldian zehar Villa de Laredo eta Noble Villa de Portugalete txapelketak eskuratu ditu.

Bestalde, Gazteak B taldeak hasiera emango dio Gazte Nazio Ligako IV. Multzoaren liga lehiaketari SD Deustoren aurka Lezamako instalazioen 5 zenbakiko zelaian (larunbata, 12:15ean). Denboraldi-aurre osoan porrot bat, bi berdinketa eta bost garaipen egin ditu, 23 gol sartuz eta 6 jasoz, eta duela gutxi Jon Solaunek zuzendutako taldeak Almerian jokatutako Juan Oncalaren Oroimenezkoa irabazi du.

GAZTEEN NAZIONAL OHOREZKO EGUTEGIA

GAZTEEN NAZIONAL LIGAREN EGUTEGIA