undefined

Athletic Clubek eta Real Club Celtak, 575 sarrera 25 eurotan elkarri emango diote

Athletic Clubek eta Real Club Celtak, 575 sarrera 25 eurotan elkarri emango diote

Bazkide zuri-gorriek lehentasuna izango dute sarrerak erosterakoan urriaren 6an, igandean, Balaidosen jokatuko den partidurako

Athletic Club eta Real Club Celta akordio batera iritsi dira 575 sarrera 25 eurotan elkarri emateko Balaidosen (urriaren 6an, igandean, 14:00etan) eta San Mamesen (2020ko urtarrilaren 19aren asteburuko 20. jardunaldia) jokatuko diren partiduetarako.

Bi kluben eta euren zaleen arteko harreman bikaina dela medio, Athleticek eta Celtak itun hau egitea erabaki dute jarraitzaileen lekualdaketa errazte aldera. Logikoa denez, Athleticek sarrera horiek lehenengoz bazkideei eskainiko dizkie eta eskaera kopurua betetzen ez bada, gainerako sarrerak publikoarentzako salgai jarriko ditu. Bi Zuzendaritza-batzordeek lortutako akordio aparta da, orain arte Athleticek mota honetako itunak Euskal Herriko klubekin bakarrik egin dituelako.

Hurrengo egunotan sarrerak salgai noiz jarriko diren informatuko da, eta horri buruzko argibide guztiak ere emango dira.