undefined

Emakumezko Levante UD, aurkari gogorra

Emakumezko Levante UD, aurkari gogorra

Iragan denboraldiko hirugarren sailkatuaren aurka jokatu du Athleticek Primera Iberdrola ligako lehen partidua

Levantek pasa den denboraldiko mailari eutsi nahi dio aurten eta sailkapeneko goi postuetako lehian egoteko borrokatuko du beste behin ere. Udara taldea indartzeko erabili du Levantek, eta lehendabiziko aldaketa aulkian egin du: Maria Pry, Betiseko entrenatzaile ohia, fitxatu du aurtengo denboraldirako. Andaluziako entrenatzailea joko erakargarria ezartzen saituko da Levanten, Betisen aurreko zazpi denboraldietan egin zuen bezala.

Levantek oso talde orekatua osatu du 2019-2020 denboraldirako. Nabarmentzekoak dira, adibidez, Alba Redondo eta Eva Navarro aurrelari gazteak, Charlynen hutsunea betetzeko lana izango dutenak. Bestetik, Sonia Bermudez edota Banini bezalako jokalariek eskarmentuz josiko dute taldea. Fitxaketei dagokienez, aipatzekoak dira Jucinara eta Rocio Galvez atzelariak edota Gemma Gili hegalaria.

Athletic Club eta Levante UD-ren arteko norgehiagoka Buñol Hirian jokatuko da bihar, 12:00etatik aurrera. Norgehiagoka bizia espero da, Primera Iberdrola liga bide onetik hasi nahi baitute bi taldeek.