undefined

Harrobiko taldeen estreinaldia

Harrobiko taldeen estreinaldia

Emakumezkoen bigarren taldea eta Gazte Mailako bi taldeak liga txapelketan murgilduko dira

Bilbao Athletic Cultural Leonesaren zelaian arituko da igandean, lehenengo jardunaldian garaipena eta bigarrenean berdinketa lortu ondoren. 19:00etan izango da norgehiagoka eta liga hasierako sentsazio onei eutsita, hiru puntuak etxera ekarri nahi ditu talde zuri-gorriak.

Ikusmira handia piztu du Reto Iberdrola txapelketak. Emakumezkoen bigarren taldeak igandean igandean helduko dio txapelketari, Iraia Iturregi jokalari ohiaren agindupean. Zuri-gorriek Madrid CFF izango dute aurkari. 12:00etan hasiko da partidua, Lezaman.

Basconiak Portugalete izango du aurkari, ligako hirugarren jardunaldian. Patxi Salinasen mutilek joan den jardunaldiko porrota ahaztu eta garaipenaren bidea hartu nahi dute berriro, liga hasieran Soduperen aurka egin zuten bezala. 11:30ean jokatuko dute partidua, Artunduagan.

Ohorezko mailako Gazte taldeak Nafarroa aldera joko du igandean Multivera taldearen aurka jokatzeko. 18:00etan izango da norgehiagoka. Gazte mailako B taldeak Deustoren aurka jokatuko du gaur Lezaman, 12:15etatik aurrera.

Kadete mailan, A taldeak gazte mailako Indautxu taldearen aurka jokatuko du Lezaman. Ohorezko mailako kadeteek Alavesen aurka jokatuko dute. Denboraldi-aurreko lagunarteko partiduak dira.

  • Haurrak 07 Alirón – Guruzeta 06. Lezama 4 (Gaur, 9.30etan.)
  • Kadeteak A – Indautxu Gazteak. Lezama 6 (Gaur, 11etan.)
  • Kadeteak B – Alavés. Lezama 4 (Gaur, 11.45etan.)
  • Gazteak B – Deusto. Lezama (Gaur, 12.15etan.)
  • Alavés – Athletic Club 06. Ibaia (Gaur, 12.15etan.)
  • Alavés – Haurrak 07 San Mamés. Ibaia (Gaur, 12.15etan.)
  • Basconia – Portugalete. Artunduaga (Igandea 8, 11.30etan.)
  • Emakumezkoen Athletic B – Madrid CFF. Lezama (Igandea 8, 12.00etan.)
  • Pauldarrak- Emakumezkoen Athletic C. Serralta (Igandea, 16.45etan.)
  • Mutilvera – Gazteak A. Estadio Mutilnova (Igandea 8, 18.00etan.)
  • Cultural Leonesa – Bilbao Athletic. Estadio de Reino de León (Igandea 8, 19.00etan.)
  • Haurrak 2006. Torneo Arnedo (días 6, 7 y 8)