undefined

Villacampa: “Taldeak hoberantz egingo du txapelketak aurrera egin ahala”

Villacampa: “Taldeak hoberantz egingo du txapelketak aurrera egin ahala”

Emakumezkoen Athletic Club taldeko entrenatzailearen hitzak, lehen jardunaldiko porrotaren ondoren

Athletic Clubek 2-0 galdu du Levanteren aurka, talde valentziarrak bigarren zatian sartutako bi golen ondorioz. Angel Villacampa entrenatzaileak zuri-gorriek lehen 45 minutuetan eginiko “lan ona” azpimarratu du eta Nekane Diezen lesioa izan du hizpide: “Lesioak eragin bikoitza du taldean: jokalari garrantzitsua da berdegunean eta hamaikakoa berregitea egokituko zaigu orain. Gainontzekoek aukera izango dute orain gauzak ondo egin eta minutuak jokatzeko”.

Aurkariaren jokalarien zerrenda luzea eta kalitatea nabarmendu ditu Villacampak: “Taldeko bi izarrez aparte, Levantek luxuzko ordezkoak ditu. Aldaketak egiten dituen bakoitzean berdegunean duen kalitatea hobetzen du”.

Halaber, baikor azaldu da datozen jardunaldiez hitz egitean “Hau hasi baino ez da egin. Taldeak hoberantz egingo du partiduak jokatu ahala. Lan ona egiten ari gara Lezaman”.

Oihane eta Leiaren adierazpenak

Oihane Hernandez eta Leia Zarate jokalariek taldeak lan ona egin duela uste dute, “lehen zatian batez ere”. “Bigarren golak jokoz kanpo utzi gaitu”, dio Oihanek. “Lanean jarraitu behar dugu gauzak hobeto egin ahal izateko”, gehitu du Leiak.