undefined

Athletic Club – Alaves partidurako sarrerak salgai

Athletic Club – Alaves partidurako sarrerak salgai

Datorren igandean, irailaren 22an jokatuko den LaLiga Santanderreko 5. jardunaldiaren partidurako sarrerak eros daitezke

Athletic Club – Deportivo Alaves partidurako sarrerak erosteko interesdun guztiek, gaurtik astelehenetik, irailaren 9tik aurrera, Klubako www.athletic-club.eus/sarrerak web orrialdearen bitartez erosteko aukera dute. Partidua datorren irailaren 22an, 18:30ean, jokatuko da San Mamesen.

Halaber, sarrerak salgai jarriko dira San Mameseko txarteldegian -oraindik sarrerak egonez gero-, larunbatean, irailaren 21ean, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00ra, eta partiduaren egun berean 10:30etik 13:00ra eta 16:30etik aurrera. Pertsona bakoitzak bakarrik lau sarrera eros ditzake.

Informazio gehiago, itsatsita doan agirian.