undefined

Iñigo Martinez: “Denoi gustatzen zaigu txapelketa horrela hastea”

Iñigo Martinez: “Denoi gustatzen zaigu txapelketa horrela hastea”

Atzelari zuri-gorriak taldeak izan duen denboraldi hasiera bikaina eta bere egoera fisikoa izan ditu hizpide

Lezamako euripean entrenatu da gaur Athletic Cluben lehen taldea, publikoari ateak itxita, eta Iñigo Martinezek talde zuri-gorriaren gaurkotasuna izan du hizpide lan saioaren ostean. Ondarroako atzelaria pozik agertu da liga hasierako arazo fisikoak gainditu dituelako: “Urteak dira lesioen ondorioz denboraldi hasierak gaizki hasten ditudala. Oraingoan ez da erraza izan, arazo fisiikoek luzaroan eduki bainaute berdegunetik kanpo. Orain gozatzeko unea da, taldeari nire onena emateko garaia”.

Taldeari dagokionez, hasiera ezinhobea izan du Athleticek. Ostiralean Mallorkaren aurka jokatuko dute zuri-gorriek, ligako 4. jardunaldian: “Denoi gustatzen zaigu txapelketa horrela hastea baina zailena dinamika horri eustea da. Egunero sentitzen dugu zaleen berotasuna eta gure helburu bakarra hurrengo partidua irabaztea da. Norgehiagoka zaila izango da, Mallorka lehenengo mailara igo berri delako eta normala denez, gogo izugarriak izango ditu gauzak ondo egiteko. Hala ere, konfiantza osoa dugu gugan eta ziur gaude irabazteko aukerak izango ditugula. Irabaztera irtengo gara”.

Espainiako selekzioaz eta Unai Nuñezen deialdiaz ere mintzatu da Martinez: “Izugarri pozten naz Unairengatik. Jokatu duen bakoitzean ederto aritu da eta erabat merezi du hor egotea. Denbora asko pasatzen dut berarekin aldageletan eta asko pozten naz Espainiako selekzioarekin debuta egiteko aukera eduki duelako. Nire kasuan, banekien zaila izango zela deialdian sartzea, lehenengo bi partiduetan berdegunetik kanpo izan baitnaiz. Hala ere, lasai nago. Athleticen gauzak ondo egiten baditugu selekziora itzultzeko aukerak izango ditut”.