undefined

Nekane eta Eider Aranaren egoera

Nekane eta Eider Aranaren egoera

Nekane Diezek lesio muskularra dauka, eta Emakumezkoen B taldeko jokalariari ebakuntza egin beharko diote

Nekane Diez Athletic Clubeko lehen taldeko jokalariak, ezkerreko hankaren bizeps femoralean lesion distala dauka, joan den igandean Valentzian Levante UD-ren aurka izandako talka baten ondorioz. Jokalari zuri-gorriak partiduaren 5. minutuan zelaia utzi behar izan zuen, 2019-20 Iberdrola Lehen Mailan taldeak egindako estrenaldian. Lanera itzultzeko eboluzioaren zain dago.

Bestalde, Eider Arana eskumendeko taldearen jokalariak, belaunburuan lokadura jasan zuen joan den astean denboraldi-aurreko azken lagunartekoaren aurretiko beroketa ariketetan. Datorren urriaren 3an ebakuntza egingo diote belaunburua indartzeko.