undefined

Emakumezkoen Kirol Proiektua aurkeztu da

Emakumezkoen Kirol Proiektua aurkeztu da

Joseba Aguirrek, Iñaki Alonsok eta Juan Luis Fuentesek Athletic Clubeko emakumezkoen futbolaren lana zehaztu dute Lezaman

Athletic Clubek emakumezkoen kirol egitasmoaren lerro estrategikoak aurkeztu ditu Lezaman. Lehen taldeak egitura propioa izango du lehen aldiz, hau da, klubak dituen harrobiko lau taldeengatik zeharo bereiztuko da.

Joseba Aguirre kirol zuzendariak, klubak emakumezkoen eskumendekoarekin egindako esfortsua gogora ekarri nahi izan du jokalari guztiek fitxa profesionala baitute. Gainera, aipatu duenez aurten “aurrerapauso bat eman da nutrizio-mailan”; izan ere, jokalariek gosaldu eta bazkatzen dute Lezaman. Halaber, Aguirrek gogoratu duenez Iberdrola Lehen mailan 106 futbolari atzerritar daude, eta horietatik 43k Frantziako Munduko Txapelketan parte hartu dute: “Kopuru hau marka bat da, eta horregatik egiten dugunari balioa eman behar diogu, talde horien aurka jokatzen dugulako eta behin baino gehiagotan irabazi ere”.

Gainera, bikaina izan da gure lurraldean izandako emakumezkoen futbolaren garapena, Aguirrek berak dioenez:“Lezaman 100 jokalari ditugu. Oinarrian lan egitea funtsezkoa da: lasaigarria da aukeratzeko jokalari asko izana. Erakundeekin lan egiten saiatu behar dugu Bizkaian futbolarien fitxak gero eta gehiago izan daitezen. Ez du balio ona izatea, onenak izatea da lehentasuna eta inork ez dezala ihes egin. Hezitzaile onenak izan behar dugu eta gure baliabideak erabili, onenak dira eta”.

Bestalde, Iñaki Alonso Klubako futbol formakuntzaren arduradunak aipatu duenez “noraino heldu nahi dugun argi izan behar dugu, nondik hasi garen aintzat hartuta”. Horretarako, hilabete batzuez geroztik Athletic Club plan estrategikoa egiten ari da. Partekatutako prozesu osoa eta landua da, eta “bide-orriari ekarpena egingo dio”.

Metodologia arloari dagokionez, bere arduraduna den Juan Luis Fuentesek formakuntzak epe luzean duen garrantzia azpimarratu du. “Ez dugu epe laburrean lan egin behar, ezta bakoitzak bere bidea hartu ere. Formakuntzak mailaz mailakoa izan behar du eta elkarrekin lan egingo dugu. Jokalariaren hobekuntza da garrantzitsuena Lezamara sartzen den momentutik. Joko-estilo zehatza daukagu, baina formakuntza barruan jokalariek beste sistema batzuk lantzen badituzte ez dugu atea itxiko. Formakuntzari ez diogu mugarik jarriko eta probatzea eta aldatzea positiboa dela deritzogu”.