undefined

Lehen taldearen eraikineko obrak hasi dira Lezaman

Lehen taldearen eraikineko obrak hasi dira Lezaman

Lanek eragina izango dute 1 Zelaiko zaleen harmailan eta irekiak diren entrenamenduak zelaiaren atzealdetik ikusi ahal izango dira

Hasi dira Lezaman lehen taldearen eraikina egiteko obrak. Lehoiek entrenatzeko erabili ohi duten 1 Zelaia hesitu dute momentuz. Lanek eragin zuzena izango dute zaleek entrenamenduak ikusteko erabiltzen duten harmailan, obrek iraun bitartean itxita egongo baita gune hori. Lan saio irekiez gozatu nahi duten zaleek zelai honen atzealdean dagoen 3 Zelaitik egin ahal izango dute.

Obrek eragina izango dute ere prentsa-harmailan. Athletic Club lanean ari da kazetarien kokalekua metro gutxi batzutara lekualdatzeko.