undefined

Athleticen 1.000. golaren urteurrena

Athleticen 1.000. golaren urteurrena

Iriondok gol zuri-gorrien lehenengo zenbaki biribila lortu zuen 1948an. Ezagutu itzazu zeintzuk izan ziren gainerakoak eta bere protagonistak

Gaur 71 urte bete dira Rafa Iriondo Athletic Clubeko goleatzaile historikoen zerrendan sartu zenetik, San Mamesen Real Valladoliden aurka 1.000. gol zuri-gorria Liga txapelketan egin ostean. Halaber, gol horri esker Athletic izan zen kopuru horretara heldu zen lehenengo kluba Lehen Mailan. Hegaleko gernikarrak une gogoangarri horren (1948-49 Ligako lehenengo jardunaldia) protagonismoa hartu zuen aurreko lerroko Zarra eta Panizo taldekideek “hat trick” bana lortu zuten 7-2 emaitzako partiduan.

Luis Bergareche balmasedarra izan zen Athletic Clubeko lehen golaren egilea Ligan. Izan ere, 1929ko otsailaren 10ean zuri-gorrien gol zerrenda estreinatu zuen Lehen Mailan Real Sociedaden aurka Atochan.

Berriro ere Real Valladoliden aurkako neurketa batean, oraingoan etxetik at, Jose Antonio Latorre aurrelariak 2.000. gola egin zuen 1963ko abenduaren 29an. 21 urte baino gehiago pasa ziren Ligako 3.000. gola ikusteko (1984ko apirilaren 29an). Iñigo Liceranzuk sartu zuen Real Sociedaden kontra San Mamesen, eta gainera klubak bere historiako zortzigarren Liga txapelketa irabazteko balio izan zuen.

Santi Ezquerrok 4.000. golaren zenbaki biribila lortu zuen 2004ko abenduaren 19an, La Romareda futbol zelaian Real Zaragozaren aurka 0-2ko garaipen zuri-gorriaz amaitu zen partiduan. Errioxarrak egindako golatik azkenera arte, Raul Garciak Real Sociedaden aurkako derbian lortutakoa, Athletic Clubek orotara 707 egin ditu, beraz, 293 falta dira 5.000. golaren zenbaki historikora heltzeko.