undefined

Lehen partidua etxean Madrid CFF indartuaren aurka

Lehen partidua etxean Madrid CFF indartuaren aurka

Emakumezkoen Athletic Club taldeak estreinakoz jokatuko du aurtengoan Lezaman (igandean, 12:00etan) garrantzizko fitxaketekin indartutako talde baten aurka

Emakumezkoen Athletic Cluben hasiera etxean, Iberdrola Lehen Mailan, datorren igandean izango da (Lezamako 2 zelaian, 12:00etan), eta Madrid CFF izango du aurrez aurre. Talde honek hirugarren denboraldiari egingo dio aurre maila gorenean. Talde madrildarrak lantaldea indartu du aurreko denboraldian jeitsieratik bi puntura bakarrik sailkatu eta gero.

2010ean fundatu zen, eta Lehen Mailan bi denboraldiz jokatu ondoren, eliteari eustea du helburu. Horetarako, lantaldean izandako irteera eta sarreren artean oreka bilatzen saiatu da. Madrid CFF-k zortzi jokalari berri ditu, eskumendekotik igotzen direnen laguntza izateaz gain. Hain zuzen ere, joan den asteburuan euren bigarren taldeak 4-2 kale egin zuen Lezaman Athleticeko B taldearen aurka

Bere fitxaketen artean, Monika Hickmann nazioarteko brasildarrak atzeko lerroaren buru da, eta Madrid CFF-ren fitxaketa handienetako bat da. Aurreko lerroan, madrildarrek nazioarte mailan dabilen beste jokalari garrantzitsu bat dute lantaldean: Marie-Laure Delie goleatzaile frantsesa, Paris Saint-Germaineko futbolari ohia. Bestalde, Oscar Fernandez entrenatzaileak talde zuria zuzentzen debutatu du aurtengoan.

Madrid CFF berritu honek lanak emango ditu, eta horretarako entrenatzaileak balio anitzeko lantalde zabala dauka. Halaber, lehoi emeak ondo hasi dira txapelketan, Ligako lehen jardunaldian Real Betis 1-0 irabazi baizuten azken arnasean (94. minutuan).