undefined

Bisitatu Lezama!

Bisitatu Lezama!

Athletic Clubek bisita gidatuak antolatzen ditu bazkideek Lezamako instalazioak barrutik ezagutu eta gizonezkoen zein emakumezkoen proiektuetako arduradunekin berba egiteko aukera izateko.

Gizonezkoen zein emakumezkoen Lezamako kirol proiektuak aurkeztu ondoren, Athletic Clubetik gure bazkideak gonbidatu nahi ditugu gure harrobiko instalazioak ezagutu ditzaten. Tamaina handiagoa izango dute, epe ertainera lehen taldearen eraikinarekin eta epe luzera, gure jokalari gazteentzat egingo den egoitzarekin.

Gure profesionalekin batera egingo diren 15 bazkidez osotutako taldeen bisita gidatuak antolatuko ditugu. Hasieran, 90 minututako iraupena duten lau topaketa antolatu ditugu. Irailaren 19an, osteguna, arratsaldeko 18retatik aurrera izango da lehena eta hurrengoak, irailaren 26an, urriaren 10ean eta urriaren 24an izango dira, ordutegi berdinarekin. Bisita horietan, barruko zein kanpoko instalazioak ezagutzeaz gain eta gure jokalariek izan duten eboluzioarekin gozatu, kirol arduradunekin eritziak partekatzeko aukera izango da.

Bisitak, euskeraz eta gaztelaniaz egingo dira eta 14 urtetik gorako bazkideei zuzendutakoak izango dira. Taldeak izen-ematearen ordenaren arabera antolatuko dira, horretarako Bazkideen txokoan dagoen formularioa bete beharko da.

Harrobiko lanaren partaide egin nahi zaituztegu, Athletic Clubaren izateko arrazoia. Topaketek zuen helburuak bete ditzatela eta gero zuen eritziak guri jakinarazo. Lezama bisitatu!