undefined

Garitano: “Positiboki baloratu behar dugu puntua”

Garitano: “Positiboki baloratu behar dugu puntua”

Athleticen entrenatzaileak bere taldeak Mallorcaren aurka izandako jarrera goraipatu du: “Sufritzen jakin dugu izan dugun ordu laurden txarrean eta amaieran garaipenetik gertu egon gara”

Gaizka Garitano Son Moixeko prentsa aretoan azaldu da RCD Mallorca eta Athleticen arteko partidu bizia amaitu eta minutu gutxira. Entrenatzaile zurigorria azken minutuetan piztu den neurketaz mintzatu da: “Azkenean bi taldeek zelai erdian galdu dugu eta norgehiagoka kontrol barik egon da. Edozeinek gola sartu ahal izan du azken ordu laurdenean. Amaiera zoro bat jokatu dugu bi taldeek. Biok irabazi nahi genuen eta aukerak egon dira, zutoinera bidalitako baloiak, penaltiak… Gure bi euskarriek txartel horia ikusi izanak eragin handia izan du gure jokoan”.

Garitanok bere taldearen jarrera nabarmendu du ere, bigarren zatian aurkariak izan duen nagusitasuna iraultzen jakin baitu: “Positiboki baloratu behar dugu puntua esfortzu handia egin baitugu. Talde bakoitzak bere uneak izan ditu partiudan, beraiek bi edo hiru abagune garbi izan dituzte. Haiek hobeto jokatu duten ordu laurdenean sufritzen jakin dugu eta azken hamar minutuetan buelta eman diogu eta ia garaipena lortu dugu”.