undefined

Athletic Club, Football Heroes Awardsen saritua atera da

Athletic Club, Football Heroes Awardsen saritua atera da

Talde zuri-gorriak emakumezkoen alorrean egindako lana eta San Mameseko harmailetan 48.121 pertsona bildu zituen Atletico Madriden aurkako partidua aitortu ditu epaimahaiak

Football Heroes Awards-en lehen sari-banaketa ekitaldian izan da Athletic Club, International Football Development Association-ek (IFDA) futbolaren munduko entitate eta norbanakoei esker onak adierazteko antolatu duen futbolaren festan. Kirol honetan erakutsitako profesionaltasuna, gizarte erantzukizuna eta balio moralak aitortzen ditu IFDA-k.

Marketing kategorian garaile atera da talde zuri-gorria, “emakumezkoen alorrean egindako promozio bikainak  Europako zelai batek izan duen bertaratze handiena suposatu baitzuen”. Joan den urtarrilaren 30ean Atletico Madriden aurka San Mamesen jokatutako partiduak 48.121 pertsona bildu izana narbamendu du IFDA-k. Gainontzeko izendatuak AZ Alkmaar (Herbehereak) eta Brasileko SC Recife izan dira.

Ekitaldian Damaris Egurrola jokalariak Athleticen izenean grabatutako esker-bideoa emititu da.