undefined

Villacampa: “Gure zaleekin berriz elkartzeko gogo handiak ditugu”

Villacampa: “Gure zaleekin berriz elkartzeko gogo handiak ditugu”

Emakumezkoen Athleticeko entrenatzailea denboraldiko lehen garaipena eskaintzeko gogotsu dago Madrid CFF-ren aurka (igandea, 12:00etan)

Angel Villacampa, Emakumezkoen Athletic Clubeko entrenatzailea, bere taldeak etxean egingo duen Ligako debutaren zain dago. Levanteren aurkako porrota ahaztuta dauka, eta eskertzen du “futbolak beste aukera bat eman izana. Lehengo eguneko porrota burutik kentzeko gogoak ditugu. Nire jokalariek egunero egiten duten lanagatik etorriko den mundu guztia harro sentitzea nahi dugu eta, batez ere, lehiaketan”.

Madrid CFF izango da zuri-gorrien aurkaria, udaldian bikain indartu den taldea: “Ematen du mundu osoa lasterketa batean dagoela atzerriko jokalari gehiago nork fitxatzen duen ikusteko baina horrek ez gaitu ikaratzen, eta egunez egun hobea izateko bihotz ematen digu”, adierazi du Villacampak. Bere taldea “partiduaren protagonismoa hartzea eta jokoari abiadura ematea” espero du.

Jokatzeko prest dauden jokalari guztiak biharko deialdian sartu dira, Nekane izan ezik, joan den igandean lesio muskularra jasan zuelako Levanteren aurka; halaber, Yulema Corresek aste honetan urdail-arazoak izan ditu, eta Oihane Valdezatek bigarren taldearekin jokatuko du bihar Pozuelon.

Gauzak horrela, zerrenda honako 20 jokalari hauek osatzen dute:

Ainhoa Moraza, Ainhoa Alvarez, Ainhoa Tirapu, Andrea Sierra, Andrea de la Nava, Garazi Murua, Maite Oroz, Jone Ibañez, Andere Legina, Eunate Arraiza, Marta Unzue, Maria Diaz, Lucia Garcia, Marta Perea, Leia Zarate, Vanesa Gimbert, Ane Azkona, Erika Vazquez, Oihane Hernandez eta Damaris Egurrola.