undefined

Brad Little Idaho-ko gobernadoreari harrera, Ibaiganen

Brad Little Idaho-ko gobernadoreari harrera, Ibaiganen

Boise bere estatuaren hiriburuak, 2020ko uztailean, Athleticek lagunarteko bat jokatzea nahi du

Athletic Clubek, Aitor Elizegi presidentea bertan izan delarik, Brad Little, Idahoko gobernadorea, eta Teresa Little, estatuaren lehen andrea, hartu ditu gaur arratsaldean Ibaiganen. Estatu horretako Boise hiriburuak talde zuri-gorriak datorren uztailean lagunarteko bat jokatzeko nahia agertu du. Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia politikari ospetsuarekin egon da, eta gure taldearekiko zaletasuna jakitera eman dio.

Brad Little-ek, gaur goizean Foru Jauregia bisitatu duena, izena aipatzen duen 20 zenbakidun kamisetaren oparia jaso du, urte horretan eta Jaialdiarekin bat eginez, ametsa bete ahal dadin. Elizegik trukean amantal bat jaso zuen, eta bertara bidaia egingo duen delegazioarentzat horrekin janaria prestatuko duela promes egin zuen.

Idahoko espedizioa hauexek osatu dute: Zach Hauge, Kabinete nagusia; Tom Kealey, Merkataritza Saileko zuzendaria; Celia Gould, Nekazaritza Saileko zuzendaria; Jake Reynolds, Merkataritza Saileko negozio garapenaren arduraduna; Andrea Vlassis-Zahn, Merkataritza Saileko inbertsioaren erakarpen arduraduna; eta Gloria Totoricagüena aholkularia.

Jon Ander De las Fuentes eta Aitor Bernardo batzordekideak Elizegirekin egon ziren bitartean, Unai Rementeria heldu zen Lorea Bilbao, Kultura eta Euskara foru diputaduarekin.