undefined

Asteburu ona gure harrobiarentzat

Asteburu ona gure harrobiarentzat

Athletic Clubeko futbol baseko taldeek lortutako emaitzen balantzea azkeneko bi egun honeetan

Beste asteburu batez, harrobiko taldeek partidu asko izan dituzte Lezamako instalazioetan zein etxetik kanpora. Gainera, kadete mailako A taldeak hasiera eman dio txapelketa ofizialari.

Bilbao Athleticek buelta eman zion egoerari aurreko jardunaldian etxetik kanpora galdu ostean eta 4-0 irabazi zuen Salamanca CF taldearen aurka Artolak lehenengo zatian sartutako bi golekin eta partiduaren amaieran Vivianek eta Sancetek sartutako golei esker. Garaipen honekin, zazpi puntu lortzen ditu lau jardunaldi jokatuta 2.B mailako II. multzoan. Basconiak alderantziz, ezin izan zuen Maionan punturik lortu eta Santutxu CF taldearen aurka galdu zuen 1 eta 0. Lau jardunaldi jokatuta, lau punturekin jarraitzen dute 3. Mailako IV. multzoan.

Gazte mailako A taldeak bikain jarraitzen du Ohorezko mailan. Orain dela bi aste 1-5 irabazi ostean Mutilvan ligako debutean, asteburu honetan 3-0 irabazi du Lezaman SD Leioaren aurka Nico Serranok sartutako bi gol eta Lopez Gotiren golari esker. Gazte mailako B taldeak ere, partidu guztiak irabazita jarraitzen du liga Nazionalean, Beasain taldeari 1-4 irabazita, Ibai Asenjo eta Luis Bilbaoren golekin. Jokalari bakoitzak bi gol sartu zituzten.

Kadete A taldeak Indautxuri 0-5 irabazita hasi zuen Euskaldun liga bost golegile desberdinekin: Ekhi, Ieltxu, Peña, Sanchez eta Montero. Kadete B taldeak ez du ohorezko mailan debutatuko urrirarte baina denboraldi-aurrean 1-6 irabazi zuen Gernikan Urtzi Albizuaren bi gol eta Ibon trujillano, Peio Canales, Asier Hierro eta Ander Varonaren golei esker.

Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak

Lehoi emeei dagokionez, partidu bikaina eta garaipena lehenengo taldearentzat. Talde filialak ere 0-1 irabazi zuen Pozuelo de Alarconen Amaia Garciak sartutako gol bati esker eta Iraia Iturregik zuzentzen duen taldeak seigarren puntua lortzen du Reto Iberdrola Norte ligan bi jardunaldi jokatu ostean. Emakumezkoen C taldeak, oraindik denboraldi-aurrean, atsedena izan zuen eta Kadete mailako taldeak, urrirarte ez du hasiko lehiaketa ofiziala, 1-1 berdindu zuen Tolosan Haizearen gol bati esker.