undefined

Athletic Club – Valencia CF partidurako sarrerak salgai

Athletic Club – Valencia CF partidurako sarrerak salgai

Datorren larunbatean, irailaren 28an jokatuko den LaLiga Santanderreko 7. jardunaldiaren partidurako sarrerak eros daitezke

Athletic Club – Valencia CF partidurako sarrerak erosteko interesdun guztiek, Klubako www.athletic-club.eus/sarrerak web orrialdearen bitartez erosteko aukera dute. Partidua datorren irailaren 28an, 13:00ean, jokatuko da San Mamesen.

Halaber, sarrerak salgai jarriko dira San Mameseko txarteldegian -oraindik sarrerak egonez gero-, ostiralean, irailaren 27ean, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00ra, eta partiduaren egun berean 10:30etik aurrera. Pertsona bakoitzak bakarrik lau sarrera eros ditzake.

Informazio gehiago, itsatita doan agirian.