undefined

Errekordun gotorlekua

Errekordun gotorlekua

Athletic Clubak, partidurik galdu gabe liga hasi denetik, mende honetako bere hasiera onena berdindu du defentsa arloan gol bakarra jaso ondoren

Athletic Clubak egin duen liga hasiera bikaina estatistiketan isladatzen da eta Gaizka Garitanoren taldea historia zurigorriaren onenetarikoen artean kokatzen da. LaLiga Santanderreko lehenengo lau jardunaldiak jokatuta gol bakarra jaso du talde zurigorriak eta mende honetako markarik onena berdindu du (2017-18 denb.) defentsa arloan. 30 urte baino gehiago egin behar da atzera antzeko datu bat aurkitzeko (1988-89 denb.). Egungo liderrak, Sevilla CF taldeak, berdindu du Athleticen estatistika lehenengo lau jardunaldietan gol bakarra jasoz.

Liga hasi denetik, partidurik galdu gabe jarraitzen duten lau taldeetariko bat da Athletic eta lehoiek, etxeko txapelketan dituzten markarik onenetarikoa da hau ere. Garitanoren mutilek galdu gabe jarraitzen badute datorren igandean Alavesen aurka, ligako bere hasiera onena sinatuko dute porrotik jaso gabe (2009-10 eta 2013-14 denboraldietan bostgarren jardunaldian apurtu zen bolada).