undefined

Lezaman jokatu da Genuine ligako fase finala

Lezaman jokatu da Genuine ligako fase finala

Ekainaren 5ean, 6an eta 7an jokatuko dira LaLigako txapelketarik berezienaren 3. edizioko azken partiduak

Lezaman jokatuko da Genuine ligako 3.edizioaren fase finala, ekainaren azkenengo asteburuan. Futbolaren eta kirolaren jaiaren lekuko izango da Lezama, jendetza espero baita zaletuen eta jokalarien senitartekoen artean. Athletic Club Fundazioak etxean defendatuko du aurreko bi edizioetan eskuratutako Fair Play saria, kiroltasunaren, joko garbiaren eta errespetuaren garaikurra. Sari banaketa igandean ospatuko da, ekainaren 7an, goizeko azken partidua jokatu ondoren.

Genuine ligako hirugarren edizio honetan sei talde berri aritu dira eta aurretik zeudenei gehituta, 36 taldek osatu dute irabaztea baino parte hartzea eta kirol espiritua sustatzen dituen txapelketan.