undefined

Marta Perearen lehen gola

Marta Perearen lehen gola

Erdilariak emakumezkoen Athleticen lehen gola sartu zuen baloia ederki loratuz Madrid CFF-aren aurkako gol-kopuru handian

Marta Pereak Madrid CFF-ren aurka egindako gol ederra, emakumezkoen Athletic Cluben gol-kopuru handiaren azkena izan zen. Neurketa amaitzear zegoela Galdakaoko erdilariak jaurtiketa loratu bat egin zuen, lehen talde zuri-gorriaren kamisetarekin lortzen duen lehena, alegia: “Erikak kokapen onean nengoela ikusita baloia bidali zidan. Astean zehar Villacampak atera gehiago jaurti behar genuela azpimarratu zuen, beraz, bi aldiz pentsatu barik egin nuen. Lan saioetan asko praktikatzen dugun jaurtiketa da eta ondo atera zitzaidan. Gola zela ikustean ez nuen sinetsi. Sentsazio Itzela izan zen”.

Marta Perea bere seigarren denboraldia betetzen ari da lehen taldean. 2011-2012 denboraldian Athletic Clubera heldu zen Mungiatik, eta Joseba Aguirrerekin debuta egin zuen 2015ean. Ezkertiarrak bigarren taldean golak sartzen zituen beti, eta lehen taldean finkaturik daramatzan hiru denboraldietan ez zuen golik egin oraindik. Erronka lortuta. Madrid CFF-aren aurkako eguna beti gogoratuko du Martak.