
Kluba | Lehen taldea |
New Balance zapatilak, Athletic Cluben oinarrituta
New Balance zapatilak, Athletic Cluben oinarrituta
1500 modeloaren edizio mugatua lehoien bigarren janzkeraren kolore orlegiarekin
Athletic Clubek eta New Balance kirol enpresak 1.500 modeloko 200 zapatilen edizio berezia sortzeko elkarrekin lan egin dute, eta iberiar penintsulako New Balance dendetan bakarrik egongo dira salgai. Halaber, horietariko hogei salgai jarriko dira irailaren 19an Athletic Clubeko denda ofizialean, San Mamesen.
Orlegia da Erresuma Batuko New Balance lantegian egingo den edizio mugatu honen ezaugarria, Athletic Clubek bere bigarren janzkeran aurtengo denboraldian erabiltzen duen kolore berbera.