undefined

San Josek hamar urte betetzen ditu lehen taldean

San Josek hamar urte betetzen ditu lehen taldean

Jokalari nafarrak hamarkada bateko kopuru esanguratsua lortzen du Vienako Austriaren aurka debutatu ostean

Orain dela gutxi Iker Muniain eta Oscar de Marcos izan ziren gaur egungo taldetik hamargarren urteurrena ospatu zuten jokalariak partidu ofizialean debutatu zutenetik. Gaur, 2019.eko irailaren 17an, Mikel San Joseren txanda da. Bere taldekide biek bezala, jokalari zurigorria Europako txapelketan estreinatu zen, Europa Leagueko multzoen faseko lehenengo jardunaldian hain zuzen ere Vienako Austria taldearen aurka, San Mamesen, ordezkoen aulkitik irtenda Joaquin Caparrosen aginduetara.

Athletic Clubeko beheko mailetan eratu ostean eta gazte mailara helduta, Liverpool FC taldeak fitxatu zuen San Jose, 2009.eko udan etxera bueltatu aurretik. Hamar urte hauetan, 386 partidu ofizial jokatu ditu liga, kopa, Espainiako Superkopa, Champions League eta Europa League txapelketetan eta 37 gol sartu ditu guztira. Horietariko bat familia zurigorri guztiaren oroimenean gordeta egongo da betirako, 2015/16 denboraldiko Superkopako joaneko partiduan, San Mameseko zelai erditik sartutakoa FC Bartzelonaren aurka. 4-0 amaitu zen partidua eta markagailua zabaltzeko balio izan zuen.