undefined

Andrea De la Nava, debuta eta hamaikakoan

Andrea De la Nava, debuta eta hamaikakoan

Athletic Clubaren azkeneko fitxaketa hamaikakoan finkatu da Primera Iberdrola txapelketako lehenengo bi jardunaldietan

Andrea de la Nava Athletic Clubarekin estreinatu da uda honetan fitxatu ostean eta protagonista izan da. Atezain bizkaitarra hamaikakoan izan da Primera Iberdrola txapelketako lehenengo bi partiduetan eta hurrengo balantzea egiten du Ainhoa Tirapu eta Andere Leguina (15. denboraldia eta 12. denboraldia taldean) bezalako atezain bikainen ondoan: “urte asko daramatzaten taldekide bi ditut eta hamaikakoan sartzea oso zail ikusten nuen baina hiru atezainok gogotik egin dugu lan eta niri egokitu zait. Orain lanean jarraitu beharra daukat eta aukera daukadanean, berdin jarraitu”.

Barakaldoko atezainak, 25 urte, Athleticen atea defenditzen duen hamargarren atezaina da. Athletic Clubean debuta egin zuen azken atezaina Ane Otxoa izan zen, 2012. urteko azaroan.