undefined

Muniain: “Derbi ederra izango dela pentsatzeko arrazoiak daude”

Muniain: “Derbi ederra izango dela pentsatzeko arrazoiak daude”

Kapitain zurigorria igande honetan Alavesen aurka etxeko bolada onarekin jarraitzeko itxaropentsu agertu da: “Dinamika honekin jarraitu nahi dugu”

Deportivo Alavesen aurkako derbia iristeko 48 ordu baina zertxobait gehiago geratzen direnean (igandean, 18:30ean), Athletic Clubek ateak irekita izan du lan saioa Lezaman. Entrenamendua amaitu ostean, Iker Muniain kapitaina hedabideen aurrean azaldu da zurigorrien hasieraz hitz egiteko: “Ederto hasi garela uste dut -goraipatu du Muniainek-. Lortzen ari garena kontuan hartu behar da. Izan ere, etxean dena irabazi dugu eta etxetik kanpo aurkari oso zailak izan ditugu”.

10 zurigorriak etxeko bolada onarekin jarraitzeko seguru agertu da ere: “San Mamesen oso ondo gaude eta igandean dinamika horrekin jarraitu nahi dugu. Zaleek momentu txarretan beti bere babesa eman digute eta orain emaitza onekin laguntza hori askoz gehiago nabaritzen da. Derbi guztietan bezala, hau ere berezia izango da eta partida ederra izango dela pentsatzeko arrazoiak daude”.

Igandean aurrean izango den aurkariari buruz, Muniainek horrela ikusten du Deportivo Alaves: “Talde gogorra da eta defentsan oso ondo aritzen dira, espazioak ondo estaliz eta atzeko lerroak ondo itxiz. Bere identitate markak oso ondo definituta dituzte eta egiten duten joko zuzenari etekina ateratzen diote. Baloi gure hanketan denbora gehiago izango dugula uste dut eta horrela, sortzen ditugun abaguneak izateko aukera gehiago izango ditugu, batez ere etxean”.