undefined

Villacampa: “Gure helburua garaipenak pilatzen joatea da”

Villacampa: “Gure helburua garaipenak pilatzen joatea da”

Madrid CFF-ren aurkako garaipenaren ostean, Athleticen entrenatzaileak igandean Valencia CFF-ren aurkako (11:30ean) partida irabazi nahi du Paternan

Emakumezkoen Athletic Clubeko entrenatzailea, Angel Villacampa, Primera Iberdrolako 3. jardunaldian Valencia CFF-ren aurka zurigorriek Paternako instalakuntzetan izango duten partidari begira gogotsu azaldu da: “Garaipenak pilatu nahi ditugu. Badakigu taldeak etxean ematen duen maila, kanpokoarekin alderatuta, desberdina dela, baina erregularragoak izan behar gara eta nahi dugun postuetan finkatzeko bata bestearen segidako garaipenak lortu behar ditugu”.  

Entrenatzaile zurigorriak bere nesken mailarik onena bilatzen jarraitzen du: “Taldea ez dago oraindik nahi dudan moduan. Gure jokatzeko erak presentzia fisiko handia eskatzen du, aurkariaren zelaian presio handia eta pasa den egunean erakutsitako abiadura baino handiagoa. Gehiago nahi dugu”.

Villacampak ez ditu jokalari guztiak ehuneko ehunean. Yulema Corres, Nekane, eta Maria Diaz deialditik kanpo geratu dira arazo fisiko desberdinengatik. Gauzak horrela, zerrenda 18 jokalariz osatuta dago: Ainhoa Moraza, Ainhoa Alvarez, Ainhoa Tirapu,  Andrea Sierra, Andrea de la Nava, Garazi Murua, Maite Oroz, Jone Ibañez, Eunate Arraiza, Marta Unzue, Lucía García, Marta Perea, Leia Zarate, Vanesa Gimbert, Ane Azkona, Erika Vazquez, Oihane Hernandez eta Damaris Egurrola.