undefined

Gaizka Toquerori omenaldia

Gaizka Toquerori omenaldia

Aurrelari zurigorri-ohiak esker ona jasoko du Athletic Cluben aldetik Alavesen aurkako derbiaren atarikoetan

Gaizka Toquero gasteiztarrak, Athletic Cluben zein Deportivo Alavesen jokalari ohia, oraindik orain erretiroa hartuko zuela iragarri zuen, eta bi talde hauen artean San Mamesen izango den derbian omenaldia egingo zaio partidua hasi baino minutu batzuk lehenago.

Toquero Athletic Clubera heldu zen 2008ko maiatzean, eta gurean ibili zen 2015era arte. Lehenengo momentutik zale guztien bihotzean sartu zen. Gure kamisetarekin jantzita oso hunkigarriak izan ziren batez ere bi une, biak 2009koak: Sevilla FC-ri sartutako gola Kopako finalaurrekoaren itzulekoan, 3-0ekoa izan zena, eta Athletic Club finalera sailkatzeko balio zuena 24 urte eta gero, eta Mestallan jokatutako final horretan bertan FC Barcelonari sartu zion aurreneko gola.

Toquerok berak Sevillaren aurkako San Mameseko norgehiagoka historiko huraren atarikoak gogoratzen ditu: “Carlton-en ginen eta lo egin ezinean, siesta egin behar genuen, eta ezinezkoa zela gogoratzen dut: plaza osoa jendez gainezka zegoen”. Futbol zelaira joatean, “autobusez joan ginen, ez ziguten pasatzen uzten, Kale Nagusian zehar bengalak nonahi, sinestezina zen”.

Hain sinbolikoa den euskal derbian omentzea erabaki du Athletic Clubek, Toquerorentzat bi talde ohi maiteenen artekoa.