undefined

Lehoi-emeak garaipenaren bila Paternara

Lehoi-emeak garaipenaren bila Paternara

Emakumezkoen Athletic Clubek 2016an lortu zuen azken garaipena Paternan; azken Liga tituluaren denboraldia

Valencia CF aurkari arriskutsua izango da Athleticentzat Lehen Mailako hirugarren jardunaldian asteburu honetan. Athleticek ez du Paternan irabazi 2015-2016 denboraldiaz geroztik, azken Liga tituluaren denboraldia. Orduan, 1-2 irabazi zen Vanesa Gimbert eta Yulema Corresen golei esker. Harrezkeroztik bi porrot, biak 3-1ekoaz, eta iazko golik gabeko berdinketa izan dira emaitzak. Bestalde, Che taldea partidurik galdu gabe heldu da hirugarren jardunaldira, joandako asteburuan Bartzelonako Espanyol taldea 0-3 mendean hartuta, 0-2koari buelta ematea lortu ondoren, eta lehenengo jardunaldian Real Sociedadekin 2-2 berdindu zuen.

Valentziako taldea zentzudunez mugitu da fitxaketetan. Florencia Bonsegundo, Argentinako selekzioarekin Frantziako Munduko Txapelketaren jokalari aipagarrienetako bat, valentziarren elastikoarekin dago aurtengo denboraldian. Aurreko lerroan Mari Paz Vilas da arriskutsuena, eta azken denboraldian minutu asko jokatu ez arren, 14 gol sartzea lortu zuen.
Aurreko denboraldian Valenciak ez zuen erregulartasunik erakutsi, beraz, Irene Ferrerasen eskutik betiko talde lehiakorra berriro izateko gogoak dauzka, eta sailkapeneko goiko postuetan kokatu.