
Umeen sarrerak eta txartel lagapena Valenciaren kontra
Umeen sarrerak eta txartel lagapena Valenciaren kontra
Haurrentzako sarrerei buruzko edo zure txartela klubari lagatzeko San Mameseko hurrengo partiduan informazioa jaso ezazu
Gaurdanik eta irailak 25ko, asteazkena, 24:00ak arte hain zuzen ere, bazkideek bere eserlekua Clubari laga ahal izango diote, eta horren truke 15 urte beherako adingabe batekin joateko elkarreko bi sarrera erosi, 15 euroan*, Ligako zazpigarren jardunaldiaren Athletic Club-Valencia CF partidarako.
Interesdunek eskaera bete beharko dute UMEEN SARRERAK erlaitzean klikatuz, https://www.athletic-club.eus/txoko loturan, Bazkide Kodea eta dagokion Pin-arekin identifikatuta. Sarreren kopurua mugatua da, Goiko Hego harmailan 150 sarrera eta Beheko Hego Harmailan beste 50, hortaz, erabiltzeko dauden sarrerak eskaerak baino gutxiago izanez gero, zozketa egingo dugu izena eman dutenen arteanhttps://www.athletic-club.eus/txoko.
Lortzen dituzten bazkideek bere sarrerak txarteldegian jaso beharko dituzte partida honetarako ezarriko diren txarteldegi-ordutegian irailaren 27an eta 28an. Argibide gehiago: https://www.athletic-club.eus/txoko
*Gehienez 4 sarrera bazkide txarteleko. Adingabeen sarrera bakoitza, 15 euro.
TXARTEL LAGAPENA
Edozein arrazoiarengatik Valencia CFaren kontra partidura joateko aukerarik ez izatekotan, jarlekua klubari uzteko nahia duten bazkideek honela egin ahal izango dute:
Gaurdanik, irailaren 25 asteazkenera arte, bazkideak aipatutako partidarako txartela laga ahal izango du, gure web orriaren bidez, BAZKIDEEN TXOKOAN atalean, Bazkidearen Zenbakia eta PIN zenbakia sartuz.
Denboraldi honetarako ezin izango da 10 partidu baino gehiagorako txartelaren lagapena egin. Bazkideen jarlekuak salduz gero, jarlekuaren prezioaren erdi garbia ordainduko zaie bazkideei. Ordainketa, helbideratuta duten kontura edo bazkideak partida honetarako adierazten duen beste kontu batera TRANSFERENTZIA BATEN BIDEZ egingo da, hau izango da ORDAINKETAREN MODU BAKARRA. Bazkideak bere kuota helbideratuta ez badauka, kontu zenbaki bat adierazi beharko digu ordainketa egiteko.
Prozesu hau, CLUBAREN WEB ORRIAREN BIDEZ BAKARRIK egin ahal izango da. Txartela utzi duten bazkide guztiei bazkidearen kodea ezabatuko zaie partida horretarako.
