undefined

Unai Lopez: “Oraindik gehiago eman ahal dut”

Unai Lopez: “Oraindik gehiago eman ahal dut”

Erdilari zurigorria “pozik” agertu da taldean hartu duen garrantziarengatik eta Liga hasieran emandako maila bikainarengatik, arlo pertsonalean eta kolektiboan

Atsedenik gabeko astean, zazpi egunetan hiru partida izanda, Athletic Club Lezaman entrenamenduetara bueltatu da Alavesen aurka garaipena eskuratu eta ordu gutxira. Lan saioa amaituta, Unai Lopez lidertzan dagoen taldea ordezkatzen azaldu da prentsa aretoan: “Oso ondo egin dut lo -pozik aitortu du-. Ondo lo egin dugu eta Bilbo osoa ere”. Nahiz eta lidertzan egon, erdilariak zuhur ibiltzeko mezua luzatu du: “Pozik gaude, baina 5. jardunaldia da oraindik eta ibilbide luzea dugu aurretik. Goian jarraitzeko lan egin behar dugu. Helburu bat jartzea presatzua izango zen. Orain lasaitasunarekin joan behar gara eta hurrengo partidari bakarrik begiratu. Sei puntu lau egunetan jokoan ditugu eta horretan gaude sartuta”.

Arlo pertsonalean, denboraldi zail baten ostean, Unaik taldean duen rolari dagokionez “pozik” dagoela adierazi du eta eskertzen du: “Taldea hobeagoa egiten laguntzen ari naizela uste dut eta pozik nago horregatik. Pasa den kurtsoan harmailan egon nintzen eta oraingoan berdegunean laguntzen dut. Lanean jarraitzeko gogotsu nago eta oraindik gehiago eman ahal dut”. Erdilariak taldeak arlo defentsiboan egiten duen lana goraipatu du ere: “Defentsa izugarria dugu, baina hamaika jokalari ari gara defentsan eta erasoan berdin. Talde honek duen ezaugarririk onena da eta horregatik guri gola sartzeak hainbeste kostatzen du”.