undefined

Bikain aritu da Nico Serrano Estonian

Bikain aritu da Nico Serrano Estonian

Gazte Mailako Athletic Cluben aurrelariak hiru gol sartu ditu Espainiako 17 urte azpiko selekzioarekin, UEFAren Salbuetsien Txapelketan

Joan den ostiralean hasita, 2020ko Europako Koparako sailkapen fasea jokatu behar ez duten selekzioek UEFAren Salbuetsien Txapelketa jokatu dute Estonian.

Gazte Mailako A taldeko aurrelari zurigorria bikain aritu da txapelketa honetan, hiru gol sartu baititu hiru partidutan. Serranok Esloveniaren aurkako partiduan egin zuen debuta eta lehenengo 45 minutuak bakarrik jokatu arren, gola sartu zuen. Bi egun geroago bi gol sartu zituen Portugalen aurka, Espainiako selekzioak 1-2 irabazi zuen partiduan. Nico Serranok hamaikakoan errepikatu zuen Estoniaren aurkako partiduan, eta ordu bat baino gehiago izan zen berdegunean. 2-3 galdu arren, Espainiako selekzioa UEFAren Salbuetsien Txapelketako garaile bihurtu zen.

Etorkizun ederreko jokalari gazteak ederto hasi du liga txapelketa Athletic Cluben Ohorezko Gazte Mailako A taldearekin: 5 gol sartu ditu 3 jardunalditan.