undefined

Genuine, martxan

Genuine, martxan

Genuine Athletic Club Fundazioaren aurkezpena egin da Lezaman. Taldea 48 futbolariz osatua dago

Genuine taldea asteartean hasi zen martxan Lezaman, eta ilusio handiz heldu dio 19/20 denboraldiari; izan ere, Genuine ligaren azken fasea, maiatzaren 29, 30 eta 31rako aurreikusita dagoena, etxean jokatuko da, Lezamako instalazioetan, hain zuzen. Denboraldi berrirako, Genuine taldeak jokalari-kopurua handitu du. Lehen 32 ziren eta orain 48. Horietatik 5 neskak dira. Talde teknikoari dagokionez, Esteban Feijoo eta Eli Ibarrarekin jarraituko dute eta Galder Izaola, Igor Arenaza eta Nora Ercoreca ere batuko zaizkie.  Era berean, 2019/20 denboraldiko beste nobedade bat zera da: BBK Fundazioak aurten eta hurrengo hiru urteetan babesa emango dio Genuine Athletic Club Fundazioa taldeari.

Genuine Liga adimen-desgaitasuna duten pertsonaz osatua dago. 4 lehiaketa fase daude, asteburuan jokatzen direnak, eta horietako lehena azaroaren 15ean hasiko da, Tarragonan. Lehen faseetako bakoitzera 48 kideetako 16 joatea aurreikusten da. Horrela, futbolari guztiek hartuko dute parte Genuine Ligaren III. edizioan.

Genuine Athletic Club Fundazioa:

Javier Barrutia, Joanes González, Aner Ponciano, Hodei Barandalla, Aitor Iturbe, Izaskun Cerrato, Jose Antonio González, Jon Ander Gil, Javier Núñez, Aitor Alberdi, Inaxio Mardaras, Iratxe Lobato, Beñat Herboso, María José Paul, Aitor Arregui, Josu Uriguen, Josué Delfín Cruz, Saioa Ortiz, Sergio Vadillo, Asier Gortazar, Oihan Garate, Jesus Gomendiorrutia, Jose Antonio García, Igor Porset, Sandra Rodríguez, Josu Del Valle, Urtzi Urrutia, Álvaro Urkidi, Luis Alberto Gómez, Alberto Hermoso, Mikel Olaso, Endika Zamalloa, Fco. De Borja González, Iker Berrocal, Oier Sadia, Jon Arroyo, Mikel Vaquero, Vicente Lucio, Ivan Gutiérrez, Inazio De La Torre, Bittor Iturburu, Adán Vila, Ander García, Evelio Gutiérrez, Edgar Encinas, Kepa Solabarrieta, Óscar Barcenas, Joseba Castresana.