undefined

Museotik palkora: Valencia CF

Museotik palkora: Valencia CF

Argoitiak utzita, Valantzia taldeko Roberto jokalari historikoaren kamiseta jarriko du ikusgai Athletic Club Museoak

San Mameseko agintarien palkoan gaur aurkeztuko den Museoaren pieza Roberto Gil Esteve ‘Roberto’-k, Athletic Club eta Valencia CF-ren arteko 1967ko Kopa finalean erabili zuen elastikoa da.

Robertok, che taldeko benetako mitoak, 365 partidu jokatu zituen 13 denboralditan valentziarren kamisetarekin jantzita, kapitaina zen, eta hortaz, lehian zegoen garaikurra altxatu zuen, talde levantetarrak final hura 2-1 irabazi baitzuen.

Partidua amaitzean Robertok eta Jose Mari Argoitiak (final hartako Athleticeko golaren egilea) kamiseta elkarri eman zioten, eta azken honek eskuzabaltasunez Athletic Club Museoari eman dio.