
Javi Salgadok ohorezko sakea egingo du Valentziaren aurkako partiduan
Javi Salgadok ohorezko sakea egingo du Valentziaren aurkako partiduan
Bilbao Basketeko jokalari ohiak omenaldia jasoko du larunbatean San Mamesen
Javi Salgado protagonista izango da Valentziaren aurkako norgehiagokaren atarian. Athletic Clubek Bilbok izan duen azken hamarkadetako kırolari arrakastatsuenetako bat omenduko du San Mamesen. Salgadok aurten hartu du jokalari gisa erretiroa hartzeko erabakia, Bilbao Basketekin ACBrako igoera lortu ondoren. Bilbotarra Bilbao Basketeko entrenatzaile-laguntzaile gisa ari da orain.
Santutxukoa da Javi Salgado eta Maristasen hasi zen saskibaloira jokatzen. Protagonismo berezia izan zuen Bilbao Basketek 2014an ACB mailara lortu zuen igoeran, eta taldearen urrezko urteak bizi izan zituen ondoren, Bartzelonaren aurka jokatutako liga finala eta EuroLeaguerako sailkapena tarteko. 14 denboraldi jokatu ditu saskibaloiaren elitean, Bilbao Basketen, Gipuzkoa Basketen eta Estudiantesen.
San Mameseko ohorezko sakea biharamunean Miribillan egingo dioten omenaldiaren atarikoa izango da. Bilbao Basketek harrera berezia egingo dio igandean Salgadori, Valentzia Basketen aurkako partidua hasi aurretik (12:30).