
Zuzendaritzaren proiektu eta proposamenak Batzar Nagusirako
Zuzendaritzaren proiektu eta proposamenak Batzar Nagusirako
Bere baitan hartzen du bazkide talde batek arlo ekonomiko eta kontratazio komisioa eratzeko egindako proposamena
Athletic Clubeko zuzendaritzak Bilboko Euskalduna Jauregian urriaren 20an, igandea (goizeko 9.45ean lehenengo deialdia eta 10etan bigarrena) ospatuko den Batzar Nagusirako gai zerrendako proposamenak partekatzea erabaki du.
Beste proiektu batzuen artean, Klubaren estatutuen erreformarako irekiera prosezua bozkatuko da, etorkizunean animazio harmaila bateratua sortzeko emandako pausuak azalduko ditu, Lezaman lehenengo taldearentzat egiten ari den eraikuntzaren informazioa eta Fundazioaren egoera azalduko dira.
Gainera, Bere baitan hartzen du bazkide talde batek arlo ekonomiko eta kontratazio komisioa eratzeko proposamena. Gardentasun gehiago izan dezan, batzar orokorreko hiru kidez osatuta egongo da eta ez dira era berean zuzendaritzako parte izango.
Gardentasuna lortzeko eman beharreko hurrengo urratsak proposatuko dira. Aitor Elizegiren zuzendaritzak hitzartutako kontratazio gidaliburuaren argitalpena argitaratuko da.
Etorkizunean sortuko den komisio honetako kideak, asanblean aukeratutakoak eta ezparru honetan ospe handiarekin, lau urterako izango dira. Klubaren arlo ekonomiko eta kontratazioaren ganeko informazio garrantzitsua lortzeko baimena izango dute, kirol informazioa alde batera utzita.
Lantalde honek txostena aurkeztuko du urteko Batzar Nagusian, kontuen gestioaren onarpenean kontuan hartzeko.