undefined

Athletic Club Fundazioak badauka webgunea

Athletic Club Fundazioak badauka webgunea

Athletic Club Fundazioak bere proiektu eta jarduera guztiak sakonki erakusteko webgune korporatibo berria estreinatzen du

Ibaigane jauregian hedabideekin antolatutako lan-gosari baten bidez Athletic Club Fundazioaren webgune berria aurkeztu da, gaurtik aurrera www.athleticclubfundazioa.eus estekan erabilgarri izango dena. Hedabideekin batera bertan izan dira Aitor Elizegi, Athletic Clubeko presidentea, Juan Carlos Ercoreca, Fundazioko presidentea, eta Jon Vázquez Eguskiza, Fundazioko zuzendaria.

Azken urteotan Athletic Club Fundazioaren jardueren hazkundeak berekin ekarri du jarduera horien inguruko informazio gehiago, eta Fundazioaren webgune berri honetan infomazio guzti hori modu eraginkorrago batean zabalduko da. Athletic Club Fundazioaren proiektu eta jarduera guztiak site berritzaile honetan egongo dira eskuragarri. Zale zuri-gorriek Fundazioaren kultura-, gizarte-, kirol- eta ingurumen-proiektuen berri jaso eta horien jarraipena egiteko aukera izango dute webgune berrian.