
Kluba |
San Mames orlegiz jarri da artritis eguna dela eta
San Mames orlegiz jarri da artritis eguna dela eta
Jatorri ezezaguna duen gaixotasun honi buruz kontzientzia pizteko ekimena
San Mames orlegiz argiztatu zen atzo 20:00 eta 20:30 bitartean Artritis Reumatoide-aren Eguna dela eta. Klubak LEVARekin (Bizkaiko Artritis Reumatoide-aren Gaixoen Liga) bat egin du, eta hortaz, gaixotasun honi buruz kontzientzia piztu eta ezagutzera emateko laguntza ematen duten zenbait ekimen sozialekin elkartu da.
Artritis reumatoide-a, jatorri ezezaguna duen hanturazko patologia kronikoa da, eta artikulazioetan hantura, mina, mugitzeko zailtasuna eta forma-anormaltasunak eragiten ditu.