undefined

Balenziaga: “Taldea laguntzeko prest nago”

Balenziaga: “Taldea laguntzeko prest nago”

Atzelariak taldearen interesak lehenesten ditu asmo pertsonalen aurretik, Yuriren ordezkoa izan daitekeela badakien arren

Argi ikusten da jokalari batek bere egunik onenak bizi ez dituenean. Taldearen interesak lehenetsi behar ditugu norberaren asmoen aurretik, eta horretan ari naiz ni”. Mikel Balenziagak taldearekin duen konpromisoa berretsi du, Ligan minuturik jokatu ez badu ere. Zumarragako atzelariak badaki Yuri ordezkatzeko aukeretako bat dela eta itxaropentsu azaldu da Vigoko partida baino hiru egun lehenago: “Ni prest nago. Lehenengo jardunalditik egon naiz prest, baina baliteke aukera orain iristea. Entrenatzaileak nire aldeko apustua egiten badu, ahal dudan guztia emango dut taldeari onena eskaintzeko. Fisikoki ondo nago, eta buruari dagokionean ere indartsu sentitzen naiz”.

Celtaren aurkako norgehiagokaren inguruan, Athleticek etxetik kanpo lehenengo garaipena lortzeko aukerak dituela uste du Balenziagak: “Partida zaila izango da, halakoak dira Balaidoseko partida guztiak. Kalitate handiko jokalariak ditu Celtak, baina irabazi beharra daukagu goiko postuetan jarraitzeko eta hortaz, hiru puntuen bila goaz. Etxetik kanpo irabazi nahi dugu, noski, baina kontuan izan behar dugu ere etxetik kanpo irabaztea ez dela gauza erreza lehenengo mailan, eta orain arte egindakoa ere baloratu behar dugu, ez baitugu norgehiagokarik galdu kanpoan”.