undefined

Barakaldoko triangularraren gaineko informazioa

Barakaldoko triangularraren gaineko informazioa

Athleticek, Alavesek eta etxeko taldeak Lasesarren jokatuko duten lagunartekorako sarrerak datorren astelehenean, urriak 7, ipiniko dira salgai

Barakaldo CF taldeak datorren astelehenean, urriaren 7an, bere bulegoetan (Lasesarre zelaia- 0 atea) jarriko ditu salgai datorren ostegunean, urriak 10, Athletic Clubak, Deportivo Alavesek eta etxeko taldeak jokatuko duten triangularrerako sarrerak.

10 euroko prezioa izango dute ( umeek 5 euro ordainduko dute) Barakaldo CF taldeko bazkideentzat izan ezik, 5 euro ordaindu beharko bait dute.

Triangularra, 45 minutuko iraupena izango dute partiduak, arratsaldeko 19.00retan hasiko da Barakaldo eta Alavesen arteko partiduarekin. Gure klubak parte hartuko dituen partiduak hurrengoak izango dira:

20.00etan: Athletic Club – Deportivo Alaves
21.00etan: Barakaldo CF – Athletic Club

Sarrerak eskuratzeko ordutegia hurrengoa da:

Astelehena, 7: 10.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 18.ooetara
Asteartea, 8: 10.00etatik 14.ooetara
Asteazkena, 9: 10.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 20.00etara
Osteguna, 10: 10.00etatik 14.00etara bulegoetan eta zelaiko txarteldegietan partiduaren aurretik