undefined

Klubaren Kontuak, bazkideen eskura

Klubaren Kontuak, bazkideen eskura

2018-19ko Ekitaldiaren itxiera eta 2019-20 Ekitaldirako aurrekontua jasotzen dituen Urteko Memoria kontsultatu daiteke Bazkideen Txokoan

2018-2019ko Ekitaldiaren Memoria, Galeren eta Irabazien Kontua, Balantzea eta Kontu-Ikuskaritzaren txostena, bai eta 2019-2020ko Ekitaldiaren aurrekontua, bazkide guztien eskura daude Athletic Cluben webgunearen Bazkidearen Txokoan.

2018-2019ko Ekitaldirako aurrekontuetan Bazkide Konpromisarioen Batzordeak 2018ko urriaren 22an adostutako superabita 60.113.300 eurokoa zen.

2018-2019ko Ekitaldiko emaitza positiboaren azken emaitza, funts-hornidura ezarri aurretik, 63.868.830 eurora igo da. Funts-hornidura ezarrita, Ekitaldia 23.868.830 euroko emaitza positiboarekin itxi da.

Klubaren berezko funtsak 24.099.744 euroan handitu dira eta guztira 157.902.967,60 euro dira 2019ko ekainaren 30era arte.

Ezohioko funts-horniduraren zenbatekoa (datozen ekitaldietan gerta litezkeen galerak orekatzeko funtsa) 40.000.000 euroan handitu da, eta 2019ko ekainaren 30era arte 116.033.000 euroan ezarri da.

2019-2020ko Ekitaldiko aurrekontuari dagokionez, 125.814,98 euroko emaitza positiboa aurreikusten da, diru-sarreretan ezohiko diru funtsak ezarri ondoren.