undefined

Ahalegina Koparen zazpigarren edizioa

Ahalegina Koparen zazpigarren edizioa

Adimen desgaitasuna duten 150 pertsona inguruk parte hartu dute Fundazioak antolatutako torneoan

Igandean, urriak 6, Ahalegina Koparen zazpigarren edizioa izan da Lezamako instalazioetan. Egun berezia da parte-hartzaileentzat zein beren senideentzat, baita Athletic Club Fundazioarentzat ere (www.fundacionathleticclub.eus). Jai-giroa izaten da egun osoan zehar, eta bukatzeko, sari banaketa egiten da. Horien artean, partidak jokatu dituzten taldeen ekipamendu originalak ematen dira. Aurtengo futbol txapelketa honetan Adizmi (Bizkaia), Gorabide (Bizkaia), Síndrome de Down Fundazioa (Bizkaia), Gaude (Bizkaia) eta Geu Be elkarteek parte hartu dute. Athletic Club Fundazioak horiekin lan egin ohi du, eta horietatik datoz Athletic Club Fundazioa Genuine taldeko kide gehienak. Arabako Apdema elkarteak ere parte hartu du Ahalegina Kopan.

Athletic Club Fundazioak eguneko txapelketa hori antolatuko du Futbol 8 inklusibo-misto formatuan. Horrela, 150 futbolari horiek hamar talde desberdinetan banatu dira, kategoriak, jatorriak eta generoak nahastuz. Txapelketa honen eta Ahalegina (https://athleticclubfundazioa.eus/proyectos-sociales/ahalegina/?utm_source=athletic-club.eus&utm_medium=referral&utm_campaign=actualidad-athletic-club&utm_content=ahalegina-koparen-zazpigarren-edizioa) torneoaren helburua zera da: adimen-desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea sustatzea eta kirol eta aisialdi jardueretan parte hartzeko eskubidea bermatzea. Horrela, gainera, kirolaren balioak bultzatu nahi ditugu, jai-giro atseginean, emaitzei garrantzia handirik eman gabe.