undefined

Athletic-Real Valladolid partidurako sarrerak salgai

Athletic-Real Valladolid partidurako sarrerak salgai

Datorren urriaren 20an San Mameses jokatuko den norgehiagorako sarrerak eros daitezke

Athletic Club – Real Valladolid partidurako sarrerak erosteko interesdun guztiek, gaurtik astelehenetik, urriaren 7tik aurrera, Klubako www.athletic-club.eus/eu/sarrerak web orrialdearen bitartez erosteko aukera dute. Partidua datorren urriaren 20an, 18:30ean, jokatuko da San Mamesen.

Halaber, sarrerak salgai jarriko dira San Mameseko txarteldegian -oraindik sarrerak egonez gero-, larunbatean, urriaren 19ean, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00ra, eta partiduaren egun berean 10:30etik 13:00ra eta 16:30etik aurrera. Pertsona bakoitzak bakarrik lau sarrera eros ditzake.

Informazio gehiago, itsatsita doan agirian.