undefined

Sancet Espainiako 21 urtez azpiko selekzioarekin aritzeko deitu dute

Sancet Espainiako 21 urtez azpiko selekzioarekin aritzeko deitu dute

Athletic Cluben jokalariak Alemaniaren aurkako lagunartekoa eta Montenegroren aurkako Europako Txapelketako sailkapen partida jokatuko ditu

Oihan Sancet Espainiako 21 urtez azpiko selekzioarekin aritzeko deitu dute. Bi partida jokatuko ditu: Alemaniaren aurkako lagunartekoa eta Montenegroren aurkako Europako Txapelketako sailkapen partida.

Alemaniaren aurkako norgehiagoka urriaren 10 jokatuko dute, ostegunez, Kordobako Nuevo Arcangel zelaian (19:45). Europako Txapelketako sailkapen partida urriaren 15ean jokatuko dute, asteartean, Podgoricako Gradski zelaian (18:45).

Lehenaldiz jokatuko du Sancetek 21 urtez azpiko selekzioarekin. Lehenago 18 eta 19 urtez azpikoekin jokatu du.