undefined

Athletic Zaleak, Athleticek Araban duen Peña berria

Athletic Zaleak, Athleticek Araban duen Peña berria

Ofizialki aurkeztu dute Laudion egoitza duen Arabako bederatzigarren peña zuri-gorria

Laudioko Athletic Zaleak Peñak jendaurrean aurkeztu du bere burua, Athleticen peña ofizial gisa. 2018ko otsailean sortu eta iazko irailean erregistratu zuten elkartea. Klubaren arauek agintzen duten bezala, 12 hilabete pasata peña ofiziala bihurtu zen joan den asteazkenean.

Pagolar Tabernan egin zuten aurkezpena eta bertan izan ziren Nekane Diez eta Marta Perea jokalariak. Zuzendaritza Batzordeko ordezkariak ere izan ziren Laudion, Aitor Bernardo, Begoña Castaño eta Goyo Arbizu, baita jokalari oihak ere, Jose Angel Iribar, Jose Mari Agoitia eta Andoni Goikoetxea.

Athleticek 9 peña ditu Araban: Laudiokoaz aparte, Tiburon taldea dago Artziniegan; Etxegoien taldea Amurrion; hiriburuan, Txapeldun Peña dago; Gorbeialdean, Izarrako Urkabustaiz Peña; Agurainen, Sorginetxe; Arabar Errixoan, El Katxi Oionen eta Samaniego 94 eta Oscar de Marcos peñak Laguardia-Biasterin. Azken hori da Arabako peñarik zaharrena: 25 urte bete zituen joan den ekainean.