undefined

Moraza: “Hiru puntuak behar ditugu”

Moraza: “Hiru puntuak behar ditugu”

Athletic Clubeko donostiarra aste berezia bizi da datorren igandean bere talde ohiaren aurkako derbia jokatu aurretik

Ainhoa Moraza, Athletic Clubeko jokalaria, bere jaioterria den Donostiara itzuliko da datorren igandean Iberdrola Lehen Mailaren bosgarren jardunaldia jokatzeko. Atzelari zuri-gorriak indarrak neurtuko ditu 2012tik 2015era arte aldagela partekatu zuen zenbait taldekiderekin. Hiru denboraldi hauetan zehar Añorgakoak ez zion inoiz irabazterik izan Athletic Clubi txuri-urdinez jantzita. Hain zuzen ere, Maria Diaz Cirauqui zuri-gorriarekin bat egin zuen denboraldi batez Zubietan. Real Sociedadeko harrobia utzi ondoren, Moraza Lezamara etorri eta 2016an Ligako txapeldun geratu zen Joseba Aguirreren aginduetara.

Hegaleko jokalari azkarra birmoldatutako Anoetara (Reale Arena) itzuliko da, bertan lehoi emeek ez dute galdu azken bi partiduetan. Morazak jakin badaki igandeko hitzordua zaila izango dela Gonzalo Arconadaren jokalariak sasoian daudelako. Gipuzkoarrak onartu duenez, harentzat ez da edozein partidu izango; are gehiago, iaz 21.000 ikusle bildu zuen estadio batean jokatuko da. Athleticek hiru puntuak behar ditu eta Angel Villacampak kudeatzen duen taldearentzat Reale Arena pizgarri izan daiteke. Itsatsita doan bideoan, Ainhoa Morazak derbi interesgarri honen inguruko gakoak aztertu ditu.