undefined

Yeray: “Helburu berberarekin segitzen dugu”

Yeray: “Helburu berberarekin segitzen dugu”

Erdiko atzelari zuri-gorriak, orain arte Ligan bikain ari dena, positiboa izatea eskatu du Valladoliden aurka azken emaitzen dinamikarekin apurtzeko

Yeray Alvarez Lezamako prentsa aretoan agertu da astearte honetan Athletic Clubek dituen bi lan saioetako lehenengoaren ostean. Ligako lehiaketarik gabe gauden aste honetan, baina Barakaldo eta Alavesen aurka ostegunean ditugun lagunartekoei begira, erdiko atzelari zuri-gorriak taldearen azken emaitzak aztertu ditu: “Gogorrak izan dira bi porrotak, zaila izan da onartzea, baina positiboak izan behar dugu, eta jada Valladolid gogoan izan goiko postuetan egoteko lehian jarraituz. Barça irabaztean izan genituen jomuga berberak ditugu. Europan sartzea dugu helburu. Badakigu zaila dela Liga hau oso konplexua baita, baina argi daukat hori lortzeko azkenera arte borrokatuko dugula”

Berak egindako ekarpenari buruz -Ligako partidu guztien hamaikakoan sartu da, batean izan ezik-, Athleticeko erdiko atzelariak modu honetan aztertu du bere errendimendu aipagarria: “Ez dakit nire denboraldirik onena den ala ez, zortzi jardunaldi besterik ez ditugulako jokatu. Hala ere, egia da oso gol gutxi jaso ditugula, aukera gutxi egin digute eta elkarrekin ondo konpontzen naiz Iñigorekin zein Unarekin. Baina hori ez da bakarrik erdiko atzelarien kontua, baizik eta aurrelaritik atezainarainokoa, guztion lana da”.