undefined

“Munduko tabernarik handiena”

“Munduko tabernarik handiena”

San Miguelek, Athleticen babesleak, talde zuri-gorriari eskainitako taberna bat irekiko du urriaren 17tik 24ra Moyuan

Munduko tabernarik handiena irekiko dugu, historiako talderik handienari eskainia baitago”, dio San Miguelek Bilbon irekiko duen gune berriari buruz.

Garagardo enpresak athleticzale guztiak gonbitatu nahi ditu urriaren 17tik 27ra Moyuan irekiko duten “gune paregabera”. “Adurizek jaurtitako penaltiak imitatu ahalko dituzu, zure taldearen golik onenak gogorarazi edota garagardo dastaketa futbolzaleetan parte hartu”, diote San Migueletik.

Bar San Miguel-Athletic Club Bilboko Moyuako Enparantzako 4. zenbakian egongo da.

Informazio gehiago: www.sanmiguel.es