undefined

Athletic Club-CA Osasuna erakargarria gazte mailan

Athletic Club-CA Osasuna erakargarria gazte mailan

Ohorezko Mailaren partidua, Lezamako 2 zelaian jokatuko dena, asteburuko interesgarrienetakoa da harrobiko taldeen artean

Oso interes handiko asteburu lehiakorra datorkigu Athletic Clubeko futbol oinarriaren taldeei dagokienez. Bigarren B Mailako II. Multzoaren lehen postuari eusteko Bilbao Athleticek datorren larunbatean (16:00etan) SD Amorebietaren aurka duen neurketatik kanpo, Ohorezko Gazte Mailako Athletic Club eta CA Osasunaren arteko partiduak arreta handiena bereganatuko du.

Neurketa hau Lezamako 2 zelaian jokatuko da, beraz, bazkideek txartela erakutsi beharko dute, eta publikoa oro har txarteldegitik pasatu beharko da. Bere aldetik, Gazteak B taldea Hernanira doa Nazio Ligako seigarren jardunaldian. Gainerako kategorietan gure haur mailako taldeen Liga hasiera da aipagarriena.

Emakumezkoen Athletic Clubi dagokionez, Real Sociedaden aurka Reale Arenan jokatuko duen Iberdrola Lehen Mailako derbia baino haratago, gure eskumendekoak Real Racing Club jasoko du Lezamako instalazioetan, eta C taldea Sopelara doa SD Ugeragaren aurka jokatzeko. Kadeteak CD Adiskideak izango du aurrez aurre Montefuerten.

Hauexek dira asteburuko partidu guztiak:

LARUNBATA, 12

  • 10.00etan: Athletic Club Haurrak San Mames 2006 – Barakaldo CF 2006 (1. jardunaldia). Lezama 4.
  • 10.15ean: Athletic Club Kimua Aliron 2008 – CF Trapagaran. Lezama 6.
  • 11.00etan: SCD Durango – Athletic Club Haurrak Aliron 2006. Tabira.
  • 11.00etan: Athletic Club Kimua Aliron 2009 – Peña Athletic 08 R (lagunartekoa). Lezama 7.
  • 11.30eanAthletic Club Haurrak Aliron 2007 – SD Balmaseda FC 2006 (1. jardunaldia). Lezama 8.
  • 11.45ean: Athletic Club Kimua San Mames 2008 – Lemoa Harrobi (lagunartekoa). Lezama 7.
  • 12.00etan: CD Vasconia – Athletic Club Kadeteak A (Euskal Liga, 5. jardunaldia). Puio.
  • 12.00etan: Athletic Club Kadeteak B – Indartsu Club (Ohorezko Maila, 2. jardunaldia). Lezama 4.
  • 12.30ean: Athletic Club Kimuak San Mames 2009 – Santutxu FC 08 B (lagunartekoa). Lezama 7.
  • 13.00etan: SD Indautxu 06R – Athletic Club Haurrak San Mames 2007 (1. jardunaldia). Iparralde.
  • 16.00etan: Bilbao Athletic – SD Amorebieta (2º B Maila, 8. jardunaldia). Lezama 2.
  • 16.30ean: CD Hernani – Athletic Club Gazteak B (Nazio Liga, 6. jardunaldia). Zubipe.
  • 17.00etan: SD Ugeraga – Athletic Club Emakumezkoena C (Emakumezkoen Lurraldekoa, 4. jardunaldia). Urko.

IGANDEA, 13

  • 10.00etan: CD Adiskideak – Athletic Club Emakumezkoen Kadetea (Emakumezkoen Kadetea, 2. jardunaldia). Montefuerte.
  • 11.00etan: Athletic Club Emakumezkoena B – Real Racing Club (Ipar Iberdrola Erronka, 5. jardunaldia). Lezama 8.
  • 12.30ean: Athletic Club Gazteak A – CA Osasuna (Ohorezko Maila, 6. jardunaldia). Lezama 2.
  • 17.00etan: SD Gernika Club – CD Basconia (Hirugarren Maila, 9. jardunaldia). Urbieta.

Beteranoen lagunartekoa Plentzian
Athletic Cluben jokalari ohiek larunbatan jokatuko dute (12.00etan) Plentziako Errotabarri zelaian. Lagunartekoa SD Plentziak antolatuko du eta Javier Izkoari, Granada eta Zaragoza taldeen jokalari ohiari, omenaldia izango da.

Rafa Dehesa entrenatzailearen deialdia:
Gorka Sangroniz, Luis Fernando, Javi Casas, Urizar, Goyo Soria, Iker Madariaga, Raul Guerrero, Mikel Aguirregomezkorta, Anton Arteaga, Joana Flaviano, Basagoiti, Andres, Jon Ander Izkoa, Josu Uriona, Irantxu Castrillo, Aitor Agirre, Javi Gonzalez, Gorka Soria eta Joseba Arriaga.