undefined

Argiztapen bikoitza San Mamesen

Argiztapen bikoitza San Mamesen

Estadioa orlegiz eta arrosaz argitu zen buruko gaixotasunak eta SXF gaixotasun arraroa dituzten kolektiboak ezagutzera emateko

Ekimen solidarioekin bat egiten jarraitzen da San Mamesen, eta joan den urriaren 9 eta 10ean orlegiz eta arrosaz argitu zen, hurrenez hurren, Osasun Mentaleko Mundu Eguna eta X Hauskorra Sindromea edo SXF-aren Eguna zirela medio

Asteazkenean, Athletic Clubek San Mames orlegiz argitu zuen Avifes-ekin elkarlanean (Senideen eta Gaixotasun Mentalaren Bizkaiko Elkartea), buruko gaixotasunak dituen kolektiboa eta bere errealitatea ezagutarazten laguntzeko, baita biztanleriaren osasun mentalak lehentasuna duela mahai gainean jartzeko ere.

Atzo, ostegunean, San Mames arrosaz argitu zen Gaixotasun Arraroen Espainiako Federazioarekin (FEDER) elkarlanean egindako ekimenean SXF-a ezagutzera emateko. Gaixotasun genetiko arraroa da, adimen-urritasun arina eta larriaren artekoa, eta portaeraren gorabeherekin eta ezaugarri fisiko bereziekin erlazionatuta dago.